POCO musikari oso famatua da kitarrarekin egiten dituen melodia politengatik.
Aspaldi honetan ideia berritzaile bat dauka buruan: gizakiok ditugun gaixotasunak sendatu ditzaketen melodiak sortzea. Gorputzeko aparatu bakoitzarentzat eragikorra den melodia bat sortzeko beharrezkoa du giza gorputzak zelan funtzionatzen duen jakitea. Hori dela eta, zuengana zuzendu da laguntza eske. Medikuntza mundua goitik behera aldatu dezaken melodia hau asmatzen lagunduko diozue? |